Dragoi Bola

 

 

 Dragoi Bola 1989ko urrian estreinatu zen ETB 1-en.

Hasieran 26 atal bakarrik bikoiztu ziren (astero atal bat emititzen zen asteazken arratsaldero "Poli" saioaren barrruan).

Geroxeago 1991 eta 1992 urteetan beste 273 atal bikoiztu ziren (Dragoi Bolako 127 eta Dragoi Boza Zko 146) horrela 299 atalak 1991ko udaberritik 1992ko azaroak arte emititu ziren Astelehenetik Ostiralera gaueko 8-ak aldera.

Dragoi Bola Zko beste 24 atal bikoiztu ziren 93-94 denboraldian. Beraien emisioa "Konta ditzagun gezurrak" saioaren barruan izan zelarik, antzeko orduan 1993 urteko abenduaren 31atik 1994ko uztailaren 15a arte.

Beste 100 atal 95-6 denboraldian bikoiztu ziren. Hauek guztiak 1995ko irailaren 28tik 1996ko martxoak arte emititu ziren.

Gelditzen ziren 21 atalak 1997ko hasieran emititu ziren, azkeneko atala otsailaren 24an.

(Iker Feixa)

"Dragoi bola" Edertrack Estudioetan bikoiztu zen.

 

 

Aktoreen zerrenda

 

Son Goku: Joseba Etxebarria

Ten Hsin Han: Kepa Cueto

Félix Arkarazo-k "Vegeta"-ren papera bete zuen

Severino Atencia-k "Goku"-ren papera bete zuen

Asun Iturriagoitia-k eta Ana Lupe-k "Bulma"-rena

"Kaito"-rena Jabi Pombo-k

"Dortoka"-rena Patxi Ugalde-k

 "Chaos"-ena Beñat Gaztelurrutia-k, "Satan Txiki" Mikel Apaolaza-k, "Satan" Jesús Ozerinjauregi-k etab.

 

Zuzendariak

 

Eskarne Aroma, Jesús Eguzkiza, Tere Eguzkiza, Joseba Etxebarria, Aitor Larrañaga...

 

2011.eko urrian eta ia 20 urte pasa ta gero, beste "Dragoi Bola"-ren tanda bat bikoizten hasi zen. Jada bikoizle batzuk ez zeuden eta aldaketak egin behar izan ziren. Adibidez: Xeberri-k lehen "Yamcha"-ren papera bete zuen baina jubilatu egin zenez  oso gaztea zen beste bikoizle batek bete zuen papera, hots, Beñat Narbaiza-k. Gauza bera gertatu zen "Dortoka"-ren papera bete ohi zuen  bikoizlearekin, hau da, Patxi Ugalde-rekin eta bere lekua hartu zuena Edu Gorriño zen. "Chaos"-en papera egiten zuena Beñat Gaztelurrutia zen eta oraingoan  Maribel Legarreta. Orain bai, telesailak zuzendari bat baino ez zuen, Tere Eguzkiza hain zuzen ere.

 

Edertrack: 4. gela non teknikaria Eva Martínez zen.

 

2014-ko apirilean "Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila" luzemetraia bikoiztu zen MIXER Bilbao-n. Tere Eguzkiza zuzendaria suertatu zen, berriro, eta aktoreak, ahal zen neurrian, berberak izan ziren. Haien artean hauek aukeratu ditugu:

 

Bulma: Mónica Erdozia

Piccolo: Pedro Arrieta

Gohan: José Kruz Gurrutxaga

Shenron, Kaioshin: Aner Narbaez

Kibito, Yamcha: Beñat Narbaiza

Vegeta: Félix Arkarazo

Bills: Pello Artetxe

Ten Hsin Han: Kepa Cueto

 

"Dragoi Bola: F berpiztea" pelikularen bikoizketa fitxa ezagutzeko klikatu hemen