MIKEL APAOLAZA

MIKEL APAOLAZA

Mikel, kazetaria izan arren, bikoizketa munduan sartu zen 1990-ean. Urte hartan Edertrack-ek ikastaro bat antolatu zuen eta bi enpresaren aktore hautatu zituen ikastaroa emateko. Bata Severino Atencia izan zen eta bestea Kepa Cueto aktore santurtziarra. Eta Mikel ikastaro hartara joan zen. Oso adiskidetasun ona sortu zen Mikel eta Keparen artean.

 

Ikastaroa bukatu bezain pronto, Mikel hasi zen bikoizten eta oso ezaguna den bizidunetako telesail baten papertxo bat bete zuen. Telesail honen izena?. Ba, "Dragoi bola", zein bestela?. Eta Satan Txiki izan zen Mikelek bikoiztu zuen pertsonaia.

 

Pare bat urte geroexeago, Mikelek bikoizketari uztea eta kazetagintzara bueltatzearen erabakia hartu zuen eta gaurdaino. Telebista eta irratiko programak egin ditu eta nola edo hala egiten jarraitzen ditu.