The man and the city(1971)

 

Gaur egun guztiz ahaztuta dagoen telesail hau  EITB 1-en emitu zen 80.hamarkadaren bukaeran.

Galdakao-ko K.2000 Estudioetan burutu zen bikoizketa

Marian Galarraga-k egin zuen aktoreen zerrenda.

Garai hartan Euskadin Anthony Quinn-en paperak bete zituen aktorea Mikel Aldasoro markinarra zen.

Mikel bikoizketa munduan 1986-an hasi zen. Oso abots baxua zeukan aktore honek. "Haizeak eraman zuena" pelikulan Ward Bond bikoiztu zuen, "Sí, señor Ministro" telesail ospetsuan bai erderaz bai euskarazko bertsioan protagonistaren papera bete zuen eta abar luze bat.

Mikelek lan egiten zuen gehienetan K.2000-an baina batzuetan beste estudioetan ere lan egiten zuen.

Mikelen abotsak Anthony Quinn-enarekin antz handia zeukan eta horregatik Anthony agertzen zen guztietan pelikula edota telesail batean Mikel zen aukerarik aukeratuena bikoizketa burutzeko.

Mikel Markinarra eta musikaria ere bada. 1997-ko krisialdiak larri jo zuen Mikel eta pixkanaka pixkanaka ogibide honi agur esaten hasi zen. Betirako?.

Gaur egun Mikelek beste lanbide bat dauka bikoizketarekin ezer ez daukana hain zuzen ere.