Star Blazers(1979)

 

Gezurra badirudi ere, telesaila amerikarra da eta ez japoniarra nahiz eta horrela iruditu, baina hori bai "Space Battleship Yamato" anime telesail japoniarraren egokitze hutsa da.

Telesaila Galdakaoko K.2000 Estudioetan bikoiztu zen 1986-an

Gaur den 4. gelan bikoiztu zen (lehen 2.a).

Gelako teknikaria Juan Manuel Franco portugaletekoa izanik.

Soinu Nahasketak Iker Sernak egin zituen.

Zuzendaria Belén Oskoz izan zen.

Belének "Harriketarrak" telesailaren Wilma bikoiztu zuen.

Desslock pertsonaia eta bikoizlea:

"Duela urte mordo bat bikoiztu nuen telesail hau. Nire pertsonaiaren izena "Desslock" zen eta beharbada nire lehenengo "gaiztoa". Bikoizketa hori gogorra baina aldi berean aberasgarria izan zen. Takeak, normalean, luzeak ziren eta batzuetan Desslockek portaera histeriko bat hartzen zuen eta barre-algara luzeak botatzen zituen. Gogorra zen bikoizle berri batentzat aho hori "betetzea", baina Beleni esker lortu nuelakoan nago. Ez dut inoiz ikusi telesaila baina gustatuko litzaidake ikustea orain." (Kepa Cueto)