Roseanne(1988)

 

Nork ez du ezagutzen telesail ospetsu hau?. Erderazko bertsioa Madrilen bikoiztu zen baina euskarazkoa berriz, Bilbon.

Bai, EITB-k telesaila bikoiztea erabaki zuen eta erabakitako estudioa misioa burutzeko Bilboko Edertrack estudioak izan ziren.

Aintzinako estudioen sarrera Bilbon. Hanka altxatzen duena Jesús Eguzkiza da. Jubilatu zen.

Bikoizketa hasi zen, gutxigorabehera, 1990-ean eta luzea izan zen, lehen ziren bezala. Enpresako aktore guztiak bikoizketan agertu ziren, hala nola, Asun Iturriagagoitia, Xeberri, Tere Jaio, Kepa Cueto, Txomin Madariaga, Txomin Bengoa, Mañu Elizondo... Eta deialdikoak ere bai: Alazne Erdozia, Patxo Telleria...

Zein gelatan egin zen bikoizketa?. Ba, denboraldi hartan Edertrack Estudioek bi gela baino ez zituen eta bietan egiten zen bikoizketa.

Bigarren gela. Ana Bilbao zen gela honetako teknikaria

Bai, hori oso ondo dago baina irrikitan gaude jakiteko protagonisten bikoizleak nortzuk ziren!!!!.

Lasai, hona hemen protagonisten bikoizleak:

 

Roseanne paperaren betetzen zuena Tere Eguzkiza izan zen. 2015-ean jubilatu zen.

Eta senarraren papera betetzen zuena Ramón Fdez de Castro

Johnny Galecki-ren bikoizlea Severino Atencia zen

Tituluak Kepa Cueto-k botatzen zituen

Eta zuzendaria (normalean) Joseba Etxebarria suertatu zen

Eta hau da ba gogoratzen dugun guztia!!.