Las Misteriosas Ciudades de Oro(1982)

Telesailak Esteban espainarraren abenturak kontatzen dizkigu. Historioa 1532. urtean kokatuta dago.

39 atal zituen telesailak.

Aukeratutako estudioa bikoizketa egiteko Galdakao-ko K.2000 suertatu zen

Bikoizketa gaur desagertutako 1. gelan burutu zen. Gaur egun ez da iada erabiltzen.

Gelako teknikaria Juan Carlos Bakero daukagu. Utzi zion bikozketari 2014-an MIXER-ren zegoela.

Nahasketaren teknikaria Iker Serna izan zen. Iker gaur egun MIXER-ren dago.

Bikoizketaren urtea 1986/7-a zen.

Bikoizketaren zuzendaria Ikerne Garamendi zen.

Ikerne-k bikoizketari utzi zion duela denbora luzea jada.

Telesail honekin garai hartako bikoizle berri berriek eskarmentu handia hartu zuten. Haien artean:

Umetxoak: Luz Emparanza, Pilar Iparragirre eta Ikerne Garamendi beteranoa

Kepa Cueto-ren pertsonaia: "Oso ondo gogoratzen dut telesail honen bikoizketaren prozesua. Niretzat oso zirarragarria zen pertsonaia bikoizle berri batentzat alde batetik konplexua zelako eta bestetik erakargarria oso, gaiztoen paper guztiak diren bezala. Honi gehitu behar diogu adiskideekin lan egiten nuela. Hau da, nire adiskiderik onena Luz Emparanza, eta nire bikoizketa ikastaroaren irakaslea izan zen Pilar Iparragirre-rekin. Asko ikasi nuen pertsonai honekin eta oso ondo pasatu nuen. Edozer emango nuke bikoizketa berriro entzuteko baina desagertu delakoan nago, zoritxarrez. ". (Kepa Cueto)