Ipar Haizearen erronka(1991)

 

Telesail hau eta segituan egin zen "Ipar Haizearen itzulera" Daniel Torres-en ideiak ziren.

Daniel-ek Bilbo-ko Edertrack Estudioetan bikoizketa (bai euskaraz bai gazteleraz) egitea erabaki zuen.

Bikoizleek marrazkiak ikusten zituzten bikoizketa egiteko baina ez zegoen soinurik.

Edertrack-en den-dena sortu zen: musika, ahotsak, soinuak, sound tracka...

Hirugarren gelan (Ana Bilbao teknikariarena hain zuzen ere) burutu zen bikoizketa.

Javi Urrejola-k soinu nahasketak egin zituen.

Joseba Gotxi-k soinuaren efektu bereziak sortu zituen.

 Félix Arkarazo zen zuzendaria.

Bikoizketa 1991-an burutu zen.

Gero pelikula bat egin zen baina kasu honetan eta gezurra badirudi ere Madrilen egitea erabaki zuten. Emaitza: askoz ere garestiagoa eta hautatutako aktoreak ez ziren gureak baino hobeak.

Ezagutu erderazko bertsioaren fitxa hemen klikatuz.

AKTOREEN ZERRENDA

 

Ipar Haizea: Kepa Cueto

Mutikoak: Severino Atencia, Asun Iturriagagoitia eta Luz Emparanza

Itsasoa: Ikerne Letamendi

Narradorea eta Galar kapitaina: Jesús EguzkizaJesús jubilatu zen 2012-an