Ferdy(1984)

 

Telesail germaniarra.

26 atal zituen

Inurri baten abenturak bere lagunekin dira telesailaren mamia

Telesaila Galdakaoko K.2000-an bikoiztu zen

1986-ko irailean hain zuzen ere, hasi zen bikoizketa

Hauxe izan zen K.2000-an egin zen lehenengo marrazki bizidunetako telesaila

Bikoizketa burutzeko 6. gela aukeratu zen. Gaur egun, egongela bat da.

Ikerne Letamendi aukeratua suertatu zen bikoizketa zuzentzeko.

Ikerne-k bikoizketari utzi zion duela urte mordo bat.

Bi aktore-k egin zituen haien lehenengo takeak, profesional gisa, telesail honetan.

Bata Goiko (ez gipuzkoarra, bizkaitarra baizik) izan zen.

Armiarma baten papera bete zuen.

Goiko 6 hilabetez bakarrik egon zen lanbide honetan.

Nahiz eta ahots grabeduna eduki, ez zioten kontratua berritu. Lastima.

Eta Zalditxoa Kepa Cueto izan zen.

Ferdy Iñaki Sendagorta zena izan zen.

Kakalardoa Joseba Arrasate izan zen.

Zomorroa Belén Oskoz da.

Narratzailea Josu Varela.

Barraskiloa Txomin Letamendi daukagu.

Wendolyn maitagarria Jaione Garamendi.

Armiarma arrosa Álvaro Sánchez.

Tximeleta biboteduna José Antonio Calzada.

Kepa-k Zalditxo-ren papera bete zuen. Ilusioz beterik egin zuen bere pertsonaia lehenengoa zelako.

(eskerrik asko Artadi eta Iker Feixari fitxa hau egiten laguntzeagatik)

Euskal Encondings-ekoek atal batzuk igo dituzte eta aukera ikusteko daukazue.

eta hauxe izan zen, hain zuzen ere, Kepa Cueto-ren lehenengo takea