El Gran Pescador(1982)

25 kapitulodun telesail hungariar hau hasi zen bikoizten K.2000 Estudioetan 1987-ko urtarrilean.

Hungariar izena "A Nagi HoHo" zen.

Lehenengo gela aukeratu zen bikoizketa egiteko non Juan Carlos Bakero teknikaria zen. Juan Carlos-ek agurra esan zion ogibide honi 2014-an krisialdi latza zela eta.

Bakero urte batzuk geroago joan zen lan egitera Edertrackera eta gero MIXER-ra.

Aukeratu zen bikoizketaren zuzendaria Ikerne Garamendi zen. Ikerne-k agur esan behar zion bikoizketari duela urte batzuk. Oso gaztea zen garai hartan baina eskarmentuduna.

"Zizaretxoa" oso pertsonai inportantea zen telesailean eta papera betetzeko Iñaki Sendagorta zena aukeratu zen. Iñaki ere oso gaztea zen garai hartan baina bikoizketa asko eta zuzenketa batzuk ere eginak zituen. Iñaki-k lan asko egin zuen gazteleraz Claudio Rodriguez ospetsuarekin. Baina zoritxarrez oso gaztea zela hil egin zen.

Zizarea

Eta arrantzalearen papera betetzeko aukeratua nor suertatu zen?.

Ba, Kepa Cueto. Bere lehenengo protagonista zen. Bai, ordurarte paper txikiak baino ez zituen egiten. Baina une hartatik aurrera beste kategoriara pasatu zen enpresan.

Seguraski bai telesaila bai bikoizketa desagertu dira betirako, baina ziur gaude gure jarraitzaile askok gogoratuko dutela telesaila.