Dragoi Bola

 

 Dragoi Bola 1989ko urrian estreinatu zen ETB 1-en.

Hasieran 26 atal bakarrik bikoiztu ziren (astero atal bat emititzen zen asteazken arratsaldeetan).

Geroxeago 1991 eta 1992 urteetan beste 273 atal bikoiztu ziren (Dragoi Bolako 127 eta Dragoi Boza Zko 146) horrela 299 atalak 1991ko udaberritik 1992ko azaroak arte emititu ziren Astelehenetik Ostiralera gaueko 8-ak aldera.

Dragoi Bola Zko azkeneko 145 atalak 1995 ta 1996 urteetan bikoiztu ziren. Beraien emisioa antzeko orduan izan zelarik. Hauen guztien 124 atal 1995-ko maiatzaren 18-tik 1996-ko martxoak arte emititu ziren. Azkeneko 21 atalak, 1997 urtearen hasieran emititu ziren, otsailaren 24-an amaitu arte.

(Iker Feixa)

"Dragoi bola" Edertrack Estudioetan bikoiztu zen.

Paperik garrantzitsuena, "Son Goku"-rena, Joseba Etxebarria-k bete zuen

"Ten Hsin Han"-ena Kepa Cueto-k

Félix Arkarazo-k "Vegeta"-rena

Severino Atencia-k "Goku"-rena

Asun Iturriagoitia-k eta Ana Lupe-k "Bulma"-rena

"Kaito"-rena Jabi Pombo-k

"Dortoka"-rena Patxi Ugalde-k

 "Chaos"-ena Beñat Gaztelurrutia-k, "Satan Txiki" Mikel Apaolaza-k, "Satan" Jesús Ozerinjauregi-k etab. 

"Dragoi Bola"-ren Zuzendariak: telesailak ez zuen zuzendari bat bakarrik. Hona hemen inplikatuak:

Eskarne Aroma, Jesús Eguzkiza, Tere Eguzkiza, Joseba Etxebarria, Aitor Larrañaga...

2011.eko urrian eta ia 20 urte pasa ta gero, beste "Dragoi Bola"-ren tanda bat bikoizten hasi zen. Jada bikoizle batzuk ez zeuden eta aldaketak egin behar izan ziren. Adibidez: Xeberri-k lehen "Yamcha"-ren papera bete zuen baina jubilatu egin denez orain oso gaztea den beste bikoizle batek bete zuen papera, hots, Beñat Narbaiza-k. Gauza bera gertatu zen "Dortoka"-ren papera bete ohi zuen  bikoizlearekin, hau da, Patxi Ugalde-rekin eta bere lekua hartu zuena Edu Gorriño zen. "Chaos"-en papera egiten zuena Beñat Gaztelurrutia zen eta oraingoan  Maribel Legarreta. Orain bai, telesailak zuzendari bat baino ez zuen, Tere Eguzkiza hain zuzen ere.

Edertrack, 4. gela non teknikaria Eva Martínez zen.

2014-ko apirilean "Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila" luzemetraia bikoiztu zen MIXER Bilbao-n. Tere Eguzkiza zuzendaria suertatu zen, berriro, eta aktoreak, ahal zen neurrian, berberak izan ziren. Haien artean hauek aukeratu ditugu:

Bulma: Mónica Erdozia

Piccolo: Pedro Arrieta

Gohan: José Kruz Gurrutxaga

Shenron, Kaioshin: Aner Narbaez

Kibito, Yamcha: Beñat Narbaiza

Vegeta: Félix Arkarazo

Bills: Pello Artetxe

Ten Hsin Han: Kepa Cueto

 

"Dragoi Bola: F berpiztea" pelikularen bikoizketa fitxa ezagutzeko klikatu hemen

ANA LUPE ABESTUZ

"Dragoi Bola"-ko atal hau EDERTRACK-en bikoiztu zen 1991 urtean. Bideo honetan aktore hauek entzun ditzakegu: Severino Atencia (Son Goku), Kepa Cueto (Ten Shin Han), Ana Lupe (Bulma), Xeberri (Yamsha, hasierako kanta), Mikel Martinez (Krilin), Patxi Ugalde (Dortoka maisua), Txomin Madariaga  (Ulong), Asun Iturrigagoitia (Puar, ile urdina duen neska), Mikel Aldasoro (dortoka), Javi Pombo (Erroi maisua), Luz Emparantza (Chaoz, Gimnasia egiten duen neska), Jesús Eguzkiza (Narratzailea), Joseba Etxebarria (arbitroa), Mañu Elizondo (Ulong munstro bilakaturik), Tere Eguzkiza (Erizaina, mutikoa, ile arrosa duen neska), Ramón Fdez de Castro (hasierako tituloa, beltzarana kubatar azentuarekin), Eskarne Aroma (amona), Aitor Larrañaga (aitona), Felix Arkarazo (bisera duen biboteduna). Grabaketa 1991-ko Urrian egina dago (estrainekoz ETB-n bota zenean).

(Iker Feixa)