Buck Rogers(1979)

 

Fantasiazko telesail hau Galdakao Estudioetan bikoiztu zen 1985-ean aldera.

Galdakao Estudioak gero K.2000 (1986-an) bihurtu ziren. Denboraldi hartako estudiorik haundienak Espainia osoan.

Galdakaoko Zubiaurretaurren kalean kokatuak ziren

Baina goazen harira!. "Buck Rogers" telesailaz ari gara eta!.

Nork bete zuen Buck Rogers-en papera?. Nor esango zenuke zuk?. Nor jarriko zenuke zuk?.

Ba, hona hemen bere argazkia eta izena:

Gure Xeberri maitea. Bide batez, berak ere zuzendu zuen bikoizketa.

Xeberri ogibide honetako pionero bat zen. Galdakaon hasi zen bikoizten, gero K.2000-an, gero Edertrackera lan egitera joatea erabaki zuen 1988-an aldera eta azkenean MIXER-ren bukatu zuen bere karrera. 2011-an jubilatu zen eta bikoizketari agur esan zion betirako.

Eta nor zen Wilma Deering koronela?.

Ba, Arantza Renteria gaur egun Madrilen bizi dena.

 

Garai hartan bikoizleek lan gehiegi zeukaten, gezurra badirudi ere, eta orduak eta orduak ematen zituzten lan egiten. Soldatak ere oso onak ziren. Garai hartan hemen Madrilen baino diru gehixeago lortzen zen. EITB-k pelikulak eta telesailak behar zituen eta ez zegoen ezer bikoizturik, horregatik dena bikoiztu egin behar zen.

Xeberri-k oso oroimen ona zeukan Buck Rogers bikoizketaz eta hori dela eta jarri dugu fitxa labur hau hemen.