Bakegilea(1985)

 

Telesaila K.2000 Estudioetan bikoiztu zen 1988-koirailean.

Oporretatik bueltatu bezain pronto, hasi zen bikoizketaren prozesua, hain zuzen ere. Protagonistaren papera betetzeko aukeratu zen aktorea Kepa Cueto santurtziarra suertatu zen.

Garai hartan aktoreen zerrendak egiten zituena estudio honetan Marian Galarraga zen. Hasieran Kepa ez zegoen oso eroso paper hau betetzen adinaren ezberdintasunagatik, hau da, Kepa-k 29 urte zituen eta Edward Wooward-ek 60 bat. Baina Marianekin hitz egin eta gero konbentzituta geratu zen.

Protagonista bakarra Bakegilea zen baina atal batzuetan Mark MargolisMikel Aldasoro-k bikoiztu zuenaeta Robert JoyIker Díaz-ek bikoiztu zuenaagertzen ohi ziren.

Soinu nahasketak Gorka Lara-k egin zituenSeguraski bere lehenengo nahasketak.

 

PASADIZOAK

 

Kepa-k bere papera pistan bikoztu zuen eta berorrek egokitzen zituen bere testuak.

46 kapitulu bikoiztu ziren.

Gaztelerazko bertsioa hasieran K.2000-an egitea eta Kepa-k bikoiztea erabaki zen baina, eta zergatia guztiz ezezaguna da guretzat, azken momentuan Bartzelonara eramatea norbaitek erabaki zuen. Hala ta guztiz ere, Kepa ez zegoen jada K.2000-an baizik eta Edertrack-en.

Oso kritika onak hartu zituen bikoizketak eta hori oso arraroa zen denboraldi hartan.