Veracruz(1954)

Pelikula ospetsu honen bikoizketa Edertrack Estudioetako 5. gelanburutu zen 90. hamarkadaren hasieran. Eva Martínez zen denboraldi hartako gelaren teknikaria.

Bikoizketaren zuzenketa bere gain hartu zuena Aitor Larrañaga Elorriokoaizan zen. Aitorrek bikoizketa munduari uztea erabaki zuen urte batzuk geroago. 2000. hamarkadaren erdialdean bueltatu zen, bizpahiru pelikulen euskarazko bikoizketa egin eta gero berriro joatea erabaki zuen.

Aitorrek aktore hauek bikoizketa egiteko erabaki zituen:
Burt Lancasterren papera bete zuena Ramón Fdez de Castro suertatu zen. Ramónek utzi egin behar zuen bikoizketaren ogibidea 2000. hamarkadaren hasieran.

Gary Cooper Jesús Eguzkizak bikoiztu zuen. Jesús 2010. hamarkadaren erdialdean jubilatu zen.

George McReadyren papera bete zuena Kepa Cuetoizan zen.

Denise Darcelen papera egin zuena Tere Jaio gernikarraizan zen. Tere, zoritxarrez, 2013-an hil zen.