Torn Curtain(1966)

 

Pelikula honen bikoizketa Galdakaoko K.2000 Estudioetan burutu zen

Ia aktore guztiek pistan egin zuten lana.

Bikoizketa 80ko hamarkadaren bukaeran egin zen.

Paul Newman-en papera egin zuena Elu Garate Bilbao-koa izan zen.

Aktore honek bikoizketa munduari adio esan zion 90ko hamarkadaren hasieran.

Aktore asko egin zuen bere garaian eta baita zuzenketa ugari ere batez ere euskarazko bertsioetan.

Julie Andrews-en papera bete zuena Miren Aranburu aktore abeslaria izan zen.

Miren K.2000-an hasi zen bikoizten baina 90ko hamarkadaren hasieran enpresa hau utzi zuen eta Gipuzkoara joan zen.

Elu Garate eta Miren Aranburu-ren pertsonaiak

Hansjörg Felmy aktore germaniarraren papera bikoiztu zuena Kepa Cueto suertatu zen.

Bikoizketan esaldi germaniar batzuk bota behar izan zituen nahiz eta ideiarik ez. Kopiatu zuen, ahal zuen bezala, Felmy-k bota zuena.

Wolfgang Kieling bikoizlea José Luis Irigoien izan zen

Irigoien-ek bikoizketari agur esan zion 2000-ko hamarkadaren hasieran eta jubilatu zen

Inoiz ez da bueltatu eta inoiz ez du beste take bat egin nahi

Galdakao Estudioetan hasi zen bikoizketa munduan eta K.2000-an bukatu zuen

Izatez Astigarragakoa da

Ludwig Donath bikoizlea Joserra Argoitia izan zen

Joserra hasi zen bikoizketan 1986-an K.2000-an adin handi batean. Oso ahots berezi bat zeukan

Izatez Shanghai-koa da. Hau da, txinatarra eta bere benetako izena Joseph Raymond da.

Günther Strack bikoizlea José Antonio Calzada izan zen

Calzada hasi zen bikoizten K.2000-an 1986-an. Aktore izan baino lehen apaiza izan zen

2000-ko hamarkadaren hasieran jubilatu zen. Izatez gernikarra da.