The Merchant of Venice(1980)

 

TV Movie ingeles honi buruz gauza gutxi esan dezakegu, baina ziur egon dakiguna esango dizuegula

Dakiguna da Galdakaoko K.2000-an bikoiztu zela

Beste gauza batzuk ere badakizkigu:

Aktoreen zerrenda egin zuena Marian Galarraga gipuzkoarra izan zen

Marian ere bikoizketaren zuzendaria izan zen

Pelikula 1986-an bikoiztu zen, udazkenean hain zuzen ere

Bikoiztu egin zen gela 5.a izan zen (pianoduna, gaur egun lehenengo gela da)

Eta gelako teknikaria galego bat izan zen. Manolo Carnota zuen izena

Bi aktore baino ez ditugu gogoratzen:

Warren Mitchell (Shylock) bikoiztu zuena, hauxe da: José Antonio Calzadagernikarra (duela urte batzuk erretiratu zen)

Eta Douglas Wilmer(Beneziako Dukea) bikoiztu zuena, Kepa Cueto bikoizle santurtziarra izan zen.

 

"Oso ondo gogoratzen dut bikozteta gogorra izan zelako. Nire lehenengo pertsonai garrantzitsua zen eta hori urduri jartzeko modukoa zen. Gainera ni oso gaztea eta hasiberria nintzen denboraldi hartan eta Douglas helduegia zen niretzat. Dena dela, ahal nuena egin nuen Marianen laguntza eta pazientziarekin eta tira, onartzeko moduko bikoizketa egin nuela uste dut. Marian gogorra baina aldi berean oso lagungarria suertatu zen." (Kepa Cueto)