Orka (1977)

 

 

Bikoizketa Bilbao-ko EDERTRACK Estudioetan egin zen 1990-ean.

Estudioko sarrera

Teknikaria Eva Martínez zen. Evak agur esan behar izan zion bikoizketa munduari 2014-an.

Bikoizketaren Zuzendaria eta Aktoreen Zerrenda bete zuena, Joseba Etxebarria izan zen.

Richard Harris-en papera bete zuena Kepa Cueto bikoizle santurtziarra zen nahiz eta gazteegia izan

Charlotte Rampling-en papera bete zuena Tere Eguzkiza zen

Will Sampson-en papera egin zuena Ramón Fdez de Castro zen

Bo Derek-en papera bete zuena Asun Iturriagagoitia zena izan zen

Asun 2000.hamarkan hil zen.

 

"Oso bikoizketa gogorra suertatu zen. Take asko zuen pelikulak eta gainera textu askorekin. 12 take orduko egin behar izan genituen eta horrek are gogorragoa egiten zuen bikoizketa. Ni K2000-tik etorri berri nintzen eta erak eta bikoizketak egiteko modukoak desberdinak ziren eta horregatik batzuetan Josebarekin eztabaida batzuk eduki nituen bikoizketaren egiteko modua zela eta. Ez dut inoiz ikusi emaitza baina uste dut oso ondo ez zela geratu. Lastima!"

(Kepa Cueto)

 

PASADIZOAK

 

bikoizketa beste bikoizketa baten gainean egin zen, hau da, gaztelerazkoenaren gainean. Beraz, bikoizleek ez zuten inoiz entzun pelikularen soinu orijinala

Richard Harris-en azken adlib-a (garrasi bat) lapurtu zen sasi-orijinaletik. Beraz, entzuten dena ez da Keparena eta ez da Richard Harrisena ere. Rogelio Fernández-ena da.