Madigan(1968)

 

Don Siegel-en pelikula honen bikoizketa EDERTRACK estudioetan bikoiztu zen 1.gelan

 

1988-an bikoiztu zen pelikula

 

1.gelaren teknikaria Eva Martínez zen

Aukeratutako zuzendaria Aitor Larrañaga izan zen

Honek Michael Dunn-en papera (hau da, nanoaren papera) bete zuen

Richard Widmark-en papera betetzeko Aitorrek aukeratu zuen bikoizlea Mañu Elizondoizan zen (denboraldi hartan ia protagonista guztiak egiten zituena)

Harry Guardino-ren papera bete zuena Kepa Cueto bikoizle santurtziarra izan zen

Tere Jaio-k(2013-an hil zena) Susan Clark-en papera bete zuen

Bert Freed-en papera egin zuena Ramón Fdez de Castro izan zen

Eta Henry Fonda-ren papera egin zuena Jesús Eguzkiza

 

 

PASADIZOAK

 

pelikula honen bikoizketarekin estreinatu zen Kepa Cueto estudio honetan. Bere lehenengo take-a pelikula honetan egin zuen, hain zuzen ere. 7 urte geroago bukatutzat eman zuen kontratua enpresa honekin