Hego Manhattan (1985)

 

 

Pelikula ospetsu honen bikoizketa gaur egun ez diren jada existitzen Bilbaoko EDERTRACK estudioetan egin zen, bigarren gelan hain zuzen ere, non Ana Bilbao teknikariak zeukan kontrol osoa.

Bilbaoko EDERTRACK estudioetako sarreraren atea

Ana Bilbao teknikaria bigarren gelako kontrol gelan

 

Bikoizketaren zuzendaria Larrabetzuko Joseba Etxebarria suertatu zen. Honek Kepa Cueto EDERTRACK-eko eskuratze berria aukeratu zuen Mickey Rourke-ren papera betetzeko. Laster Joseba eta Keparen arteko eztabaida leunak gertatu ziren bien ezberdineko bikoizketaren ikuspuntuak zirela eta. Ez ahaztu Kepa etorri berri zela K.2000-tik eta han bikoizketak egiteko orduko metodoak guztiz ezberdinak zirela. Baina deus larririk ez zen gertatu.

Joseba Etxebarria denboraldi hartako argazki batean

Kepa Cueto denboraldi hartan

Bikoizketa 1990-ean egin zen eta Kepa Cueto-ren lehen euskarazko protagonista izan zen enpresa honetan.

John Lone-ren pertsonaia egiteko Xeberri aktorea aukeratu zen eta Ariane-ren pertsonaia Asun Iturriagagoitia zenak egin zuen.

Asun eta Xeberri