Zetaren bidea (1980)

 

1980-an NHL telebista kate japoniarrak oso dokumental ikusgarri bat egin  zen. 12 kapitulu zituen eta bikoiztu ziren Galdakaoko K.2000-an 1987-an

Aukeratu zen lehenengo gela bikoizketa burutzeko 6.a (gaur egun egongela bat da) izan zen baina gero 5.enera (gaur egun 1.a) pasatu zen.  Eta aukeratutako lokutorea eta zuzendaria Kepa Cueto suertatu zen.

Uztailan gaude eta oporraldiak heldu arte pixkanaka pixkanaka egiten ziharduten bikoizketa. Lehen egiten ziren moduan. Hasieran bi tekniko berri  aukeratu ziren grabaketak egiteko eta ikastaro moduan. Jon Arce eta Jimmy. Gaur ergun Jon-ek jarraitzen du lan egiten K.2000-an, Jimmy-ri buruz, ordea, ez dakigu ezer.

Oporraldietatik etorri eta gero, 5. gelara abiatu zen talde osoa bikoizketarekin jarraitzeko. Baina orain tekniko profesional batekin.

Dokumentalean agertzen ziren beste lokutoreak Kepa-k aukeratu zituenak ziren eta denak etxekoak.

Ez zen Kepa-ren lehenengo dokumentala. 1986-ko urrian "Maite bideak" dokumentalak lokutatu zituen 3.gelan Tere Jaio zena zuzendaria izanik eta Txeba Etxebarria teknikaria. Ez dakigu bikoizketa existitzen denik oraindik baina seguraski desagertu da betirako. Lastima.